We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Paraxuta

by OSSO

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €6 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Paraxuta via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 2 days
    Purchasable with gift card

      €10 EUR or more 

     

1.
Urte asko dira honetan. Gau asko dira “galduta”. Ta ezin utzi. Bitxikeriak bidean, lagun pila bat. Ta ezin utzi. Baina argi daukagu galtzaileak garela jaiotzez. Baita jakin ere zainetan daramagunok zeintzuk garen. Sentitutako momentuak gogoratuz. Ta ezin utzi. Utz nazazu zuk nik ezingo zaitut eta inoiz utzi. Baina argi daukagu galtzaileak garela jaiotzez. Baita jakin ere zainetan daramagunok zeintzuk garen.
2.
Non Zinen? 02:54
Kaixo bapatekotasun hilgarri. Gaur atzo zen, orain iragana denean. Ta non zinen ni zure zai nengoenean? Ta non zinen? Ez zenidan erantzun. Ahaztu ote nauzu ? Mezu lasaigarriaren zai nago. Ezin dut hor zaudela jakinda bizi. Ta non zinen ni zure zai nengoenean? Ta non zinen? Ez zenidan erantzun. Ahaztu ote nauzu ?
3.
Guretzat dira tiro horiek, zutitu aurre egin.Guretzat dira tiro horiek, ezin huts egin. Bala bakarrarekin hil nazakezu, ez ordea atzetik datorren basapiztia. Baina otsoak gara, hortzak erakusteko prest. Baso honetan jaioak, azeriari beldurrik ez. Entzun uluen hotsa, entzun gure ahotsa. Baina otsoak gara, hortzak erakusteko prest. Baso honetan jaioak azeriari beldurrik ez. Ez dugu ezer galtzeko, bai ordea irabazteko. Haginkada bakar batez, jango zintuzket. Baina otsoak gara, hortzak erakusteko prest. Baso honetan jaioak azeriari beldurrik ez.
4.
Ez daki nora jo. Ez daki, galduta baitago. Ez daki denbora behar duela nonbaitera heltzeko. Ez daki denborak ahaztu duenik. Ez daki konturatu gabe denok akatu gaituenik. Ez daki eguna gau bihurtu dela. Ez daki azala ximurtuta esnatuko dela. Ez daki begira bizitza joan dela. Ez daki hanka sartzen duenaren ikasgai motela.
5.
Beso bat gutxiago dut. Hanka bakarrarekin nabil. Ez dut hitzegiterik ere, mututu naiz. Entzumenak ahaztu nau soinuen bidaian. Altxatu naiz jausteko. Altxatu naiz ikasteko. Altxatu naiz lurretik. Altxatu naiz minik barik. Daukadan gutxi honekin izan nadin aberatsa, irudimen galduak harrapa nazala. Altxatu naiz jausteko. Altxatu naiz ikasteko. Altxatu naiz lurretik. Altxatu naiz minik barik. Besomotzak, errenak, mutuak, gorrak… galtzen irabazi dituzten borrokak.
6.
Irudikorra zara, nire ametsetan. Dastatu nahi, sentitu nahi ta ezinak jaten nau. Ikusi zaitut, ez dakit zein zaren. Ikusi zaitut, dantzatzen. Ikusi zaitut , zure itzalari ihes egiten. Miss Caffeine, gaur zurekin ezin. Hil nazazu orain, gerta dakidakeen gauza bakarra izan arren. Zure azal iluna usaindu nahi nuke jakiteko, asmatzeko, bizirik nagoen. Ikusi nauzu, ihesean noa. Ikusi nauzu, albora begira. Ikusi nauzu, izerdi hotzaren tanta koldarra. Miss Caffeine, gaur zurekin ezin. Hil nazazu orain, gerta dakidakeen gauza bakarra izan arren. Ta ezin lorik hartu, noizbait esnatzeko!
7.
Babesean 03:42
Salatu nazazu, niri bost, saiatu. Botere merkeari men eginez zatoz niregana. Justizia destatuz ta tirokatuz bere babesean. Bortxatu nazazu. Kolpeak ta poltsak. Jainko hilezkorraren azalean bizirauten duzu, ez delako zigorrik existitzen zigortzaileentzat. Ongia zuen ahotan erre egin da, gaizkia ignorantziaz jantzi denian.
8.
Paraxuta 04:04
Ezer ez bada aldatu, aurretik oker al genbiltzan? Ezbaia daukagu lagun emaitza ezberdinen bilaketa honetan ez baita bukaerarik. Betiko galderak erantzun desberdinekin. Ta zuzen al gabiltza? Hain zuzen, okerra dena ahaztuta. Ezin dela diotenak, dabiltzanak oztopatzen, zergatik ez ahalegindu ito ordez arnasten? Ez dago arazoa konpontzeko josturarik, arazoa sortzean bezala jokatzen baldin bada. Ta zuzen al gabiltza? Hain zuzen, okerra dena ahaztuta. Gure buru barrua paraxuta bezala da, ez du balio aurretik ondo irekitzen ez bada.
9.
Ez Du Merezi 04:04
Ez du merezi, lasai, baretuko dira urak. Merezi duena, etxean dituzun hoiek dira. Buruari behin ta berriz errepika, barruari behin ta berriz errepika. Zer dugun galtzeko une honetan, irabazteak garrantzirik ez duen honetan. Ikasi beharko dugu erlatibizatzen merezi duenaren eta ez duenaren artean. Buruari behin ta berriz errepika, barruari behin ta berriz errepika. Zer dugun galtzeko une honetan, irabazteak garrantzirik ez duen honetan.
10.
Konturatu naiz udazkenean, zuhaitzak kolorez janzten direnean. Aldaketa somatzen duzunean, gure parean, begi aurrean. Konturatu naiz neguan, haizea hozten doan heinean, egunak guraizi batekin mozten diren bitartean, ez dela mozten den gauza bakarra. Negua ginen udazkenean. Udazkenean negua. Arnasa galdu badugu ere, odolak darrai gure zainetan.

credits

released January 1, 2015

Diska hau 2014ko Urria eta Azaroa bitartean grabatua, nahastua eta masterizatua izan da Elektrika Grabaketak eta REC Grabaketa Estudioan.

Bateria eta gitarren grabaketa: Ander Barriuso (www.elektrikagrabaketak.com)
Ahotsen grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Haritz Lete

Diseinua: Josu Luengo (www.onclick.es)
Argazkiak: Josu Torrealday (www.josutorrealday.com)
Musika eta letra: OSSO

license

Some rights reserved. Please refer to individual track pages for license info.

tags

about

OSSO PV, Spain

Serge-Ahotsa eta gitarra
Lekter-Bateria eta Ahotsa

2013an sortutako taldea. Eraso!, Cobra edo Kokein bezalako taldeetako partaideak. Ostiral gauetan ke eta garagardo artean sortutako abestiak biltzen dira euren estreineko diskoan ... more

contact / help

Contact OSSO

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like OSSO, you may also like: